Elkartasun Eguna hasi dira ospatzen Lazkaon
Presoen eta iheslarien eskubideak errespetatzeko eskatuko dute.
Haur jolasekin hasi da Lazkaoko X. Elkartasun Eguna. Gaztainak erretzen hasi dira 19:00etan, sagardoa lagun. Elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Traka Traka elektro txarangarekin amaituko dute gaurko eguna.
Dena den, bihar izango dira ekitaldirik nagusienak.
- 12:30. Kuadrillen arteko jokoak.
- 13:30. Trikitilariekin eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolariekin poteoa.
- 14:30. Bazkaria, plazako pilotalekuan.
- 18:30. Mobilizazioa egingo dute preso gaixo larriak etxean eta libre lelopean.
- 19:00. Gureran zaldibiar taldearen kontzertua.
- Ondoren. Disko jartzailea Oker tabernan.