Beasaingo Usurbe Antzokia jendez lepo zegoela, eta Ez dira aspaldiko kontuak herri antzerkia lagun, omenaldi hunkigarria jaso du Ixabel Olanok, Beasaingo Ikastolako lehenengo andereñoak. Beasaingo Udalak, ikastolen mugimendua omendu nahi izan du orokorrean Beasaingo Udalak.
Ixabel Olanok hitza hartu du eta omenaldia beretzat bakarrik ez dela esan du: “Ez dut niretzat bakarrik hartzen, nirekin lanean aritu zirenena ere bada. Haiek ere hemen egon beharko lukete. Nik lan asko egin nuen, baina laguntza handia eduki nuen. Ordukoei eta oraingoei eskerrak!”
Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak eskerrak eman zizkion andereño Ixabeli ” hizkuntzaren arnas eta herri baten ispilu izateagatik”.
Lore sorta jasotzearekin batera, Alkartasuna Lizeoko ikasle talde baten bertsoak, biolin doinuak eta Mikel Sarriegiren aurreskua jaso ditu. Txalo zaparradarekin amaitu da omenaldia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.