Joan den ostiralean Kortrijken (Belgika) Busworld 2015 Nazioarteko Azoka aurkeztu ondoren, Irizar taldeak Ormaiztegin duen egoitza nagusian bertatik bertara ikusi ahal izan dute bezero eta arduradunek Irizar i8 autokar integral berria. Modelo berri honekin, “luxuzko autokarren fabrikatzaile gisa” Irizar sendotu egingo dela adierazi du gaurko aurkezpenean Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko Zuzendari Nagusiak.
“Gure markak arima artistiko eta teknikoa islatzen ditu, eta erdigunean jartzen ditu diseinuaren ikusgarritasuna, teknologia eta iraunkortasuna. Gainera, prestigioa ematen die jabe berriei eta izugarrizko erosotasuna eskaintzen die gidariari eta bidaiariei”. Eserlekuen gama berria estreinatu dute autobus berrian.
Irizar i8 autobusa
Irizar i8 taldearen barrualdea.
Irizar taldeak honela laburbiltzen ditu modelo berriaren ezaugarriak:
“Irizar i8a luxuzko ibilgailua da ibilbide luzeetarako, zerbitzu berezietarako eta beste erabilera berezi batzuetarako eta merkatu teknologia aurreratuena du. Markaren ikono bihurtuko da eta PBa ordezkatuko du, hobekuntza nabarmenekin eta abangoardiako teknologiak gehituta.
Kanpoko diseinua
Arreta berezi jarri zaio diseinuari eta Irizar i8aren azalean Irizar markaren identitatea eta nortasuna nabarmentzea lortu da. Aipagarria da autokarraren alboetako lerro nabarmena, zehar lerro ausarta osatzen duena eta zerikusi handiagoa duena turismo modernoenen diseinuarekin autokar konbentzionalenekin baino.
Aurrealdean V formako altzairu herdoilgaitzezko pieza erakargarria nabarmentzen da, full LED faro berri eta lirainen artean. Atzealdea ere benetan erakargarria da. Itxura oldarkorra mantendu egiten du eta indartu egiten da V formako bereizgarriarekin. Horrela, Irizar i8a konfiantza, artea eta dotoretasuna transmititzen dituen multzo boteretsu bihurtzen da.
Barneko diseinua
Irizar i8an bidaiatzea esperientzia berdingabe bihurtzen da. Ibilgailu honen barnealdeko edozein puntutara begiratzean kanpoalde ikusgarriak sortutako sentipenak areagotzenditu.
Formen ausardia barnealdean ere antzematen da. Xehetasun guztiak kontu handiz zaindu dira (22″ko bereizmen handiko monitoreak, LED argiak lurrean eta sabaian, etengailu kapazitiboak…) eta horrek erosotasun osoa bermatzen die bidaiariei.
Eserleku berriek Irizar i8aren estetika berrituari eusten diote. Dotorea izatea saihestu ezinden arren lehentasuna beste kontzeptu batzuek izan dute, esaterako, ergonomiak, erosotasunak, funtzionalitateak eta egokitzeko gaitasunak.
Gidaria protagonista
Gidaria da protagonista. Aginte-mahaia bereziki erosoa da eta gidariaren gogobetetzeakontuan izanda diseinatu da. Nabigazioko tresnak eta pantailak estrategikoki kokatu dirahaiek irakurtzea errazagoa izan dadin eta kontrol guztiak kokatzeko irizpidea ergonomiaizan da, erraz eta intuitiboki erabili ahal izateko. Sistema guztiak erabiltzeko modua nabarmen hobetu da aginte birakari batekin (joistick), menuetara sartzeko errazak direnbotoiekin eta koloretako ukipen-pantaila batekin.
MMI kontsola zentralaren funtzionaltasuna nabarmentzen da, sarbide errazeko menu batekin (kamarak, GPS, media, telefonoa, klima…) sistema elektroniko guztiak barnehartzen baititu.
Biharko teknologia
Irizarrek sortutako teknologiak zirkulazioak, lurrazalak eta errepideen izaerak sortutako erronkak gainditzera bideratuta daude. Baina, era berean, ongizatea eta segurtasuna emateko ere pentsatuta daude, bidaiatzearen plazera eta gozamenarekin lotuta.
Honako hauek nabarmentzen dira: kanpoko nahiz kanpoko LED argiztapena, arkitektura multiplexatua eta CAN komunikazioa, autokarraren elektronika osoa artikulatzen duena, diagnosi zerbitzuak eta datuak hartzea ahalbidetzen duena OBD konektorearekin eta sistemei inteligentzia eransten diena. Nabarmentzekoak dira, era berean, gidatzen laguntzeko AEB-LDW sistemak, ukipen-pantailaren eta HMI kontsolaren bidez txertatuak. Haietatik kudeatzen dira entretenimendu eta konfort sistemak.
Segurua, fidagarria eta eraginkorra
Errepideko arazoak saihestea ezinbestekoa da IRIZAR ibilgailuentzat. Markaren gainerako ibilgailu guztiek bezala Irizar i8ak ere R.66.O2 segurtasun araudia betetzen du eta sistema modernoenak ditu segurtasun aktiboan, egonkortasuna bermatzeko eta aurreikusi gabeko egoeretan arriskuak minimizatzeko.
Muturreko egoeretan, errepidean gainerakoen jokabidea aurreikusi ezin denean, lasaigarriada jakitea Irizar i8aren egitura iraultzeko eta parez pare talka egiteko erresistentzia aintzat hartuta diseinatu dela, pisuen banaketa optimizatuta.
Parametro zorrotzenak kontuan harturik sortua Irizar i8an ibilgailu sendo, arin, isil etafidagarria da. Neke azeleratuko eta fidagarritasuneko saiakuntza gogorrak egin zaizkio, aplikatutako ikerketa instituturik ospetsuenetako batean, eta emaitzak bikainak izan dira.
Diseinuan, materialetan, osagaietan eta produkzio prozesuetan teknologiarik aurreratuenak sartzeaz gain, Irizar i8ak kalitate goreneko akaberak dauzka. i8a autobus seguru eta fidagarri bihurtzen du horrek.
Errentagarritasun handiena
Irizarrek ahalegin berezia egin du kontsumoak gutxitzeko. DAF EURO VI motor belaunaldiberriak barne-marruskadura gutxiago du, erregaia sartzeko sistema aldatuta eta beste hobekuntza batzuk ere bai eta horrek guztiak kontsumoa nabarmen murrizten du.
Hainbat ezaugarrik Irizar i8a segmentuko lider bihurtzen dute kontsumoari dagokionez: 12 abiaduratako abiadura-kaxa automatizatuaren softwarea, marruskadura gutxiagoko aerodinamika aurrealdea estuagoa delako eta aire gutxiago sartzen zaiolako, ordezko gurpila karenatua eta pisu gutxiago erresistentzia handiko altzairuak eta aleaziozko hagunak erabiltzeagatik.
Errentagarritasunean eragina duten beste faktore batzuk konpontzeko eta mantentzeko kostuak dira. Arlo honetan zerbitzu tarteak luzatu egin dira. 100.000 km arte zirkulatu daiteke olioa aldatu gabe eta kate zinematikoko eta karrozeriako aldagaien prezioak doitu dira.
Horri gehitzen badiogu zerbitzu sarea hedatzen ari dela Irizarrek homologatutako tailerrak autobusek operatzen duten lekuetatik ahalik eta gertuen egoteko, Irizar i8aren hondarbalioa handia izango dela eta, beraz, inbertsioaren itzulera erakargarria izango delabezeroentzat, edota lehentasunen artean CO2 isuriak gutxitzea dagoela, zalantzarik gabebaieztatu daiteke Irizar i8aren alde egitea aukera onena dela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.