Lazkaoko preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatuko dituzte bihar
Lazkaoko presoen eta iheslarien eskubideak errespetatzeko eskatuz, X. Elkartasun Eguna ospatuko dute, bihar. Eguerdian hasita, 12:30ean kuadrillen arteko jokoak, 13:30ean trikitilariekin eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolariekin poteoa, eta 14:30ean bazkaria izango dira, plazako frontoian. Txartelak Herrikoan, Giroan eta Okerren daude salgai.
18:30ean mobilizazioa egingo dute, Preso gaixo larriak etxean eta libre lelopean. 19:00etan Gureran zaldibiar taldearen kontzertua, eta ondoren Oker tabernan disko jartzailea izango dira.
Ekitaldiak gaur arratsean ere izango dira. Haur jolasak eta astoan paseoak (18:00), talo, gaztainak eta sagardo dastaketa (19:00), elkarretaratzea (20:00) eta Traka-Traka elektro-txaranga urretxuarra ariko dira.