Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagaren artaldeari harrera egin diote Zegamako plazan
Trashumantziari buruzko dokumentala ari dira grabatzen, eta artzain zegamarrak dira protagonistak
Haurrez bete da gaur arratsaldeko lehen orduan Zegamako plaza. Mikel Etzezarreta herriko artzainaren eta Eli Arrillaga bere emaztearen zain zeuden. Beren artaldearekin iritsi dira, eta Zegamako txikien harreraz gain, Fredi Paia eta Iker Zubelzia bertsolariena eta Xabier Arakama trikitilariarena ere izan dute. Trashumantziari buruz egiten ari den Akabuko Martxea izeneko dokumentalaren protagonistak dira Etxezarreta eta Arrillaga, eta gaurkoan lan horren zati bat grabatu da Zegaman.













