Legazpiko igerilekuan berrikuntzak egingo dituzte
Legazpiko igerilekuan berrikuntzak egingo dituzte legedia bete ahal izateko. Orain arte, bai igerilekutik irteten den ura bai igerileku inguruko baldosak garbitzeko erabiltzen dutena sareta berera joaten da eta igerilekuan bukatzen du. Baldosak zahartuta daudela eta, aldatu egingo dituzte eta, bide batez, sareta berri bat egingo dute bestearen ondoan. Zaharrera igerilekuko ura joango da eta berrira baldosak garbitzeko erabiltzen dutena. Gainera, gutxitu fisikoentzat aldagela berri bat egingo dute. Igerileku ondoan egongo da. Igerilekua azaroaren 15ean itxiko dute obra egiteko eta urte amaieran irekitzea espero dute. Bazkideek Zumarragako kiroldegiko igerilekua erabili ahal izango dute.