Legazpiko Ulman lan egiten duen oñatiar talde batek milioi bat euro irabazi du kinielan
Oñatin zigilatutako kiniela-txartel baten jabeek 982.912 euroko saria jasoko dute atzoko 15 emaitzak asmatuta. Estatuko Loterien eta Apustuen erakundeak jakinarazi duenez, guztira sei txartel izan dira 15 emaitzak asmatu dituztenak, horietako bi Hernanin eta Oñatin zigilatu dituzte. Oñatiarrek Ulma enpresaren Legazpiko lantegian lan egiten dute.