Igartzako Kultur Mahaian sortutako ideia borobilduz, Beasainen eta beasaindarren errealitatea jaso nahi dute ‘Hemen eta orain, Beasain’ bideoan. Herritarrak izango dira bideoko protagonista eta aktore nagusiak.
Bideoa lagunduko duen musika egina dago dagoeneko: Ekaitz Goikoetxeak kantaren letra egin du eta Garazi Zabaletak doinua jarri die hitzei. Abenduaren 20an, Igartza inguruan, Eñaut Tolosak eta Odei Zabaletak irudietan jasoko dute Beasaingo errealitatea.
Adin, sexu, jatorri eta pentsamolde desberdinetako beasaindarren parte hartzea lortu nahi dute Beasaingo errealitatea ahalik eta ondoen islatzeko.
Hiru hitzordu
Azaroak 19, osteguna: 18:00etan, plazan, proiektuaren aurkezpena egingo dute, Zezilia eguneko ekitaldiak aprobetxatuz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.