Legazpiko Udala datorren astean hasiko da edukiontzi grisa jartzen
Urtatza auzoan jarriko dituzte lehenengoak. Edukiontzi hauek errefusarentzat izangodira. Itxita egongo dira eta txartel batekin ireki ahal izango dira, egunero, 18:00etatik 00:00etara. Edukiontzia irekitzeko poltsa konpostagarriak lortzeko erabiltzen den txartel berbera erabiliko dute.
Beraz, hemendik aurrera bi aukera egongo dira errefusa ateratzeko: asteazkenetan kubo grisak zutabeetan zintzilikatzea eta edukiontzi grisa erabiltzea.
Udalak bando bat argitaratu du eta bertan herritarrei hondakinak behar bezala bereizteko eskatu die eta gaikako bilketaren tasa %82ra igotzeagatik zoriondu ditu.