Legorretako 'Hurrengo geltokia' oroimen historikoaren dokumentala Zinebin emango dute
Bilboko Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian —azaroaren 13tik 20ra ospatuko da— oihartzuna izango du Legorretan aurten ekoitzi duten Hurrengo geltokia dokumentalak. Azaroaren 14an, larunbat gauean emango dute ikus-entzunezko hori, Bilboko Cupula aretoan, 20:00etan. Bertoko begiradak sailean txertatu dute lana, Euskal Herrian ekoitzitako dokumentalen artean.
1936ko gerra eta frankismoaren errepresioa jorratu dituzte aurten, oroimen historikoa lantzeko ekimenaren baitan eta Legorreta Oroimen Historikoa taldeak gidatuta, Legorretan. Hurrengo geltokia-rekin batera —apirilean aurkeztu zuten, plazan—, Orratzak baino hariak luzego behar du izan liburua ere argitaratu zuten, uztailean.