Kazetari beasaindarrak Ekialde Hurbileko gaiak lantzen ditu bereziki.
Mikel Aiestaran, Jerusalemen.
Euskal Kazetarien Elkarteak antolatutako Euskal Kazetariak Saria jaso du Mikel Aiestaran kazetari beasaindarrak.
Freelance kazetaria da Aiestaran eta batez ere Ekialde Hurbileko gaiak lantzen ditu. Jerusalemen bizi da gaur egun. “Guda eta gatazka zonaldeetan egindako sekulako lanagatik” saritu dute.
Laugarren aldiz eman dute saria. Aurretik, 2007.urtean (1.edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria, 2009an (2.edizioa) Sarita Estévezek eta 2011n (3.edizioa) Iñaki Gabilondok.