Oilagorra hil gabeko ehiza txapelketa jokatuko da Aralarren
Euskal Herrian Field Trial ehiztari elkarteak antolatuta, asteburuan jokatuko da Enirio-Aralar parke naturaleko mendietan Aralarko V. Field Triala. Heriotzarik gabeko oilagor ehiza modalitatea da, txakurrekin.Lehiaketa bihar eta etzi izango da, 08:00et...
Lehiaketa bihar eta etzi izango da, 08:00etan hasita. Ehiztariak Lazkaotik Ataun alderako bidean dagoen Amebi sagardotegian elkartuko dira.
Ehiza txakurren abilezia neurtzen da field trial-ean, CACT kalifikazioarekin.













