Loinatz aldean egingo dute. Abenduaren 8an Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira.

Loinatz aldean osatu dute ibilbidea.
Beasaingo Loinatz txirrindulari elkarteak antolatuta ziklo krosa izango da abenduaren 8an. Ibilbidea zehaztu dute dagoeneko: 2,550 kilometroko ibilbidea da; 1,830 kilometro belarretan egin beharko dituzte eta 720 metro asfaltoan.
Antzizar kiroldegi aurrean izango da irteera. Errekarte kalea, Loinazko baseliza eta Loinazko ermita lotuko ditu ibilbideak.