Goierriko gazteen bozgorailua pizteko bilera, Beasainen
Eskualdeko 25 bat gaztek bilera egin dute Beasaingo Plazapen, Ta Hik? proiektua martxan jartzeko. Egitasmo honen helburua gazteen arazoak, proiektuak, aldarrikapenak eta gogoetak jaso eta ezagutzera ematea da. Udan hasi ziren lanean. Oinarriak finkatu ondoren, eratze fasean murgilduta daude. Ahalik eta gazte gehienek parte hartzea nahi dute eta gaurko asanbladan proposamenak jaso dituzte. Bilerara joaterik izan ez dutenek, gaztekomunikazioa@gmail.com helbidera bidali ditzakete beraien ekarpenak.
Albiste honekin lotuta: