Iñaki Apalategi beasaindarrak hirugarren egin du.
Ander Lizarralde (eskuinean) irabazi zuen Ormaiztegiko saioa. Iñaki Apalategi hirugarrena izan zen. Arg.: Angel Elortza.
Gipuzkoako bertso txapelketako laugarren final erdikoa jokatu zen atzo Ormaiztegin eta Ander Lizarralde oiartzuarra nagusitu zen bertan, 501 puntu eskuratuta. Iñaki Apalategi beasaindarrak saio ona egin zuen eta hirugarren postuan sailkatu zen 498,5 punturekin.
Lizarraldek final erdietarako zuzeneko txartela eskuratu zuen Ormaiztegiko saioa irabazita. Apalategik ere puntuazioz aukera izan dezake final erdietara sailkatzeko. Azkeneko final laurdenekoa datorren igandean jokatuko da Eskoriatzan eta orduan argituko da zein 18 bertsolarik egiten duten aurrera.
Puntuazioa:
- Ander Lizarralde, 501 puntu.
- Felix Zubia, 499 puntu.
- Iñaki Apalategi, 498 puntu.
- Arkaitz Oiartzabal, 498 puntu.
- Unai Gaztelumendi, 485 puntu.
- Maider Arregi, 444 puntu.