Buzkantza Eguneko salmentekin gustura agertu dira odolkigileak
Atzo ospatu zen Zumarragako 33. Buzkantza Eguna, Euskadi plazan. Eguraldi eguzkitsua izan zen goizean goizetik, eta jende ugari hurbildu zen buzkantzak erostera. Ordizia-Beasaingo Mujika harategikoen eta Jesus Mari Deba odolkigilearen
Atzo ospatu zen Zumarragako 33. Buzkantza Eguna, Euskadi plazan. Eguraldi eguzkitsua izan zen goizean goizetik, eta jende ugari hurbildu zen buzkantzak erostera. Ordizia-Beasaingo Mujika harategikoen eta Jesus Mari Deba odolkigilearen buzkantzak erosteko aukera izan zen.
Bi horiez gain, aurten lehen aldiz Burgoseko odolkia ere saldu dute azokan, Lerma herrikoa hain zuzen. Hiru saltzaileak “oso gustura” agertu ziren saldutako kopuruagatik. Buzkantzaz gain, mondejua, odolkia, txorizoa… ere jarri zuten salgai. Bestalde, Urola eskubaloi taldeko jokalariek buzkantza pintxoak saldu zituzen euro batean, artisau posuak jarri zituzten plazako arkupeetan, eta eguerdian herri kirol erakustaldia izan zen.
Pintxo lehiaketako irabazlea Ziaboga
Asteburuan jokatu den pintxo lehiaketako sari banaketa ere egin zuten atzo. Pintxo onenaren saria Ziaboga tabernari eman zioten, eta pintxo originalenarena Bidezar tabernari. Guztira herriko hamabost tabernak parte hartu dute lehiaketan.
Buzkantza eguneko argazki galeria ikusgai dago Goierriko Hitzaren flickr kontuan.