Ia berrehun lagun Anjel Etxeberriaren oroimenezko mendi ibilaldian
Ostadar mendi taldeak antolatuta, Anjel Etxeberria mendizale ohiaren omenezko mendi ibilaldia egin zuten atzo Urretxu-Zumarragan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 97 haurrek eta 80 gurasok parte hartu zuten ibilaldian. Goizean goiz abiatu
Ostadar mendi taldeak antolatuta, Anjel Etxeberria mendizale ohiaren omenezko mendi ibilaldia egin zuten atzo Urretxu-Zumarragan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 97 haurrek eta 80 gurasok parte hartu zuten ibilaldian. Goizean goiz abiatu ziren Areizaga-Kalebarren plazatik, eta eguraldia lagun zutela igaro ziren Irimo, Zazpi puntak eta Trekutzetik. Irteerako lekura itzulita amaitu zuten ibilaldia.
Jon Mikel Intsausti Ostadarreko kidearen hitzetan, “eguna primerakoa izan zen, eta denok pozik amaitu genuen Anjel Etxeberria berriz oroituz”. Ostadarretik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaileei, Gurutze Gorriari, Talleres Eitzari eta gainontzeko laguntzaileei.