Azaroko ostiraletan hitzaldiak eta solasaldiak antolatu dituzte Beasaingo Igartzako jauregian. Lehenengoa, etzi izango da Mertxe Urteaga historialariaren eskutik.
Goio Lekuona, Xabier Matarranz eta Jose Luis Etxezarreta Azaroa Zientziaroa zikloaren aurkezpenean.
Behin Ordiziako Urdaneta, Itzulera bidaia, 450 urte zikloa arrakasta haundiz amaituta, laugarren Azaroa Zientziaroa 2015 ekitaldi sortari hasiera emango dio Beasaingo Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia elkarteak. Azaroaren 6tik 27ra bitartean, ostiralero, hitzaldiak eta solasaldiak izango dira Beasainen.
Aurten, berezia izango da antolatzaileek aurreratu dutenez: “Beasainek hiribildu titulua lortu zuenaren 400 urteurrena ospatzen ari garenez, ikuspegi berezia eman diogu eta Igartzako Jauregian izango ditugun hizlari guztiak bertakoak dira”.
Hitzaldi eta solasaldi guztiak Beasaingo Igartzako jauregian izango dira, 19:00etan.
- Ostirala 6: Mertxe Urteaga lazkaotarraren Gipuzkoan erromatarrren presentziaren mitoak eta errealitatea hitaldia. Igartzako jauregian.
- Ostirala 13: Demokraziako Beasaingo alkate hautetsien solasaldia. 1979az geroz Beasainen izan diren alkate guztiak Oihana Sarasola kazetariak zuzenduta.
- Ostirala 20: Ignacio Arizmendi, beasaindar bat New Yorken.
- Ostirala 27: Ikerlari eta ekintzaile beasaindarrak: Ainhoa Arrese, Itziar Aldabe, Pedro Alvarez eta Alberto Conde.
Erakusketa
Beasaingo Indar enpresak 75 urte bete ditu aurten eta
Sormena eta berrikuntza erakusketa prestatu dute. Hilaren 16tik 22ra Beasainen; 23tik 27ra Ordizian; abenduan Lazkaon.
Argazki lehiaketa
II. Lemniskata matematika argazki lehiaketa ere antolatu dute. Abenduaren 31ra aurkeztu behar dira lanak. Informazio gehiago: www.blogak.com/lemniskata