Beasaingo Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izena eman daiteke
Azaroaren 10ean bukatuko epea.
Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da Mintzalaguna. Euskara lagunartean praktikan jarriz, hizkuntza hobetzea eta beste pertsonei haien euskara maila hobetzen laguntzea da helburua.
Beasaingo Mintzalagun taldean parte hartu nahi dutenek, azaroaren 10a baino lehen eman behar dute izena: euskaltegia@beasain.eus – 943 02 81 00.