Foru Aldundiak zuntz optikoa sartuko du N-1en, Idiazabaldik Ikaztegietara bitartean
N-1 errepidearen ertzean, zuntz optikoaren linea jartzeko proiektua gauzatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ikaztegietatik Idiazabalera bitartean sartuko dute zuntza, bide bazterrean. Lan hori Fibral kooperatibari eman dio, urriaren 28an gorpuztutako kontratuaren arabera. 123.372 euro kostatuko da inbertsioa (101.960,33 euro eta BEZa). Lehiaketako aurrekontua 43.600 euro jaitsi du.