
Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteak erakusketa irekiko du ostiral arratsaldean. Argazkiak hilaren 20a arte egongo dira kultur etxean. Bertako erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era. Erakusketa honetan 25 bat argazkilariren 50 bat lan ikusi ahal izango dira. Gaiei dagokienez, denetik egongo da: paisaiak, erretratuak, gauez ateratakoak, natura, esposizio luzeko argazkiak, kirol ekitaldietako argazkiak…