Renfek tren zerbitzu berezia jarriko du Behobia Donostia probarako
Igandean izango da 51. Behobia-Donostia lasterketa, eta Renfek tren zerbitzu berezia jarriko du probara joan ahal izateko. Guztira hamaika aldiriko tren berezi jarriko dituzte. Zumarragatik 07:15ean aterako da lehenengo tren berezia,
Igandean izango da 51. Behobia-Donostia lasterketa, eta Renfek tren zerbitzu berezia jarriko du probara joan ahal izateko. Guztira hamaika aldiriko tren berezi jarriko dituzte. Zumarragatik 07:15ean aterako da lehenengo tren berezia, eta 08:27ean iritsiko da Irungo geltokira. Gainontzeko trenak Tolosatik eta Donostiatik abiatuko dira.
Lasterketako parte hartzaileek euro batean erosi ahal izango dute treneko txartela, jatorria edozein dela ere. Txartel berberarekin, Irungo tren geltokitik lasterketaren hasierako puntura eramango dituen autobusa hartu ahal izango dute. Aurrez eros daitezke txartelak, geltokiko lehiatilan edo makinetan. Dagoeneko 3.000 txartel baino gehiago saldu dituzte.