Gipuzkoako saharar herriaren lagunen elkarteek bat egin dute eta laguntza eskatu dute Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan urriaz geroztik bizi duten egoerari aurre egiteko. Laguntza eskaera Goierrira ere iritsi da, eta diru bilketa abenduaren 20ra arte egingo da, Kutxabanken bitartez. Goierriko Sahararen aldeko lagunak, Saada Elkartea arduratuko da diru bilketaz.
Urriaren 17an hasi eta aste betez euria egin zuen, saharar errefuxiatu guneetan uholdeak eraginez. Ez zen giza galerarik izan, baina bai kalte material ugari. Goierrin jasotzen den dirua Tindufetik 400 kilometrora dagoen Dahla herrira bidaliko da, Ilargi Erdi Gorriaren bitartez.