Segurarren 'Ez dira aspaldiko kontuak' antzerkia Lazkaon izango da, azaroaren 13an
1936ko gerra ondoreneko eta frankismoko giroa islatzen duen Ez dira aspaldiko kontuak herri antzerkia Lazkaon aurkeztuko dute Segurako bizilagunek. Azaroaren 13an izango da ikuskizuna, Areria antzokian, 22:00etan. Sarrerak (5 euro) aurrez Lazkaoko udaletxean eta Gerriko liburu-dendan salduko dituzte.
Zazpi eszenatan, egoera soziala, haurrak eskolan, jolasak, dotrina, meza ondoreneko tabernako buelta, ikastolen sorrera eta frankismoko eskola-ikuskarien papera ikastoletan azaltzen dituzte. Aktore taldea 32 lagunek osatzen dute, 12 urtetik 80ra bitartekoak. Gehienak segurarrak dira, baina, ikastolen sorreraren gaian, benetan bileretan parte hartu zuten kideak eurak elkartzen saiatzen dira.