Erosketak egiten dituzten bezeroen artean banatuko dituzte txartelak.
Beasaingo Bareak elkarteak 1.300 sari banatuko ditu.
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak, kanpaina berria aurkeztu du azarorako: HappyBareak. Bareak elkartetik diotenez, «azaroa hilabete tristea denaren sineskera dago. Hori dela eta, jendea animatzeko helburuarekin egingo dugu Happy Bareak kanpaina».
Horretarako, Bareak elkarteko dendak eta tabernak tonbola erraldoian bilakatu dituzte. 1.300 sari ezkutatzen dira tonbolako txarteletan. Besteak beste, 100 euroko opari txekeak, gosariak, afariak, betaurrekoak, aurpegiko tratamenduak, tableta eta odolkiak.
Erosketak egiten dituzten bezeroen artean banatuko dituzte tonbolako txartelak, eta «bezeroak momentu horretan jakingo du sariduna izan den ala ez».
Dendak ezagutu
Beasaina azaroan alaitasuna ekartzearekin batera, kanpaina honek baditu beste bi helburu: «Bareak elkarteko eskaintza komertziala ezagutzera ematea eta parte hartzen duten saltokietatik bezero errotazioa sortzea».