Bukatu dute Argixaoko bigarren zelaian belarra jartzen
Urrian hasi ziren Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jartzeko lanekin, eta dagoeneko amaitu dute. Inguruak txukuntzen ari dira orain. Aldagelak abendura arte ez dira prest egongo, baina beheko zelaikoak erabiliko
Urrian hasi ziren Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jartzeko lanekin, eta dagoeneko amaitu dute. Inguruak txukuntzen ari dira orain. Aldagelak abendura arte ez dira prest egongo, baina beheko zelaikoak erabiliko dituzte bitartean. Paseatzeko pista bat eta atletismo jaurtiketak egiteko bi txoko ere jarriko dituzte aurrerago.