Garbiñe Etxanizek makrobiotikari buruz hitzaldia egingo du gaur Lazkaon
Gerriko kultur elkarteak antolatutako Sukaldaritza eta Osasuna zikloan, hitzaldia egingo du Garbiñe Etxanizek, gaur, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko txokoan. Gaixotasunean osasuna berreskuratzeko norberak zer baliabide erabil ditzakeen azalduko du, makrobiotikatik abiatuta. Hirugarren hitzaldia da, Jakoba Errekondorenaren eta Pello Zubiriarenaren atzetik.
Ziklo berean, hurrengo hiru asteetan ikastaroak izango dira. Nekane Matxainek bi saio emango ditu, azaroaren 12an eta 19an. Osasun emozionala landuko du lehenengoan, eta frutak eta barazkiak haurrentzat gustagarri nola egin errezetak erakutsiko ditu bigarrenean.
Azaroaren 26an, Iker Markinezekin pintxoak, zizka-mizkak eta gutiziak egiten ikasi ahalko da.
Hiru ikastaroetarako izena eman behar da. Saio guztietara joan nahi duenak 20 euro ordaindu behar du; banaka, saio bakoitzaren prezioa 10 euro da. Gutxienez sei lagun, eta gehienez 15 hartuko dituzte.