Gidatzerakoan sakelako telefonoa ez erabiltzeari buruzko trafiko kanpaina
Beasainen egingo dute datorren astean, astelehenetik ostiralera.
Beasaingo udaltzaingotik jakinarazi dutenez, datorren astean, 9tik 13ra, beste trafiko kanpaina bat jarriko du martxan: gidatzerakoan sakelako telefonoa ez erabiltzeri buruzkoa. Arau hausteak salatuak izango direla aurreratu dute.