Idoia Agirre legazpiarra, bikain AEBko unibertsitateen arteko futbol ligan
Idoia Agirre futbolari legazpiarra asteko jokalari onena izendatu dute Amerikako Estatu Batuetako (AEB) unibertsitateen arteko ligan. Agirrek Reala utzi zuen denboraldi amaieran eta eta Hego Karolinako Anderson unibertsitatera joan zen master bat egitera (negozioen adminstrazioa). Andersonek unibertsitateen bigarren mailan jokatzen du eta Agirre taldeko izarra bihurtu da. 16 partidatan 19 gol sartu ditu eta 6 asistentzia eman ditu. Duela gutxi, asteko jokalari onena izendatu dute.