Baztertze arriskuan dauden langileak kontratatzeagatik saritu dute Ordiziako zentro teknologikoa
Jose Antonio Etxarri, IK4-Lortek zentro teknologikoko zuzendari orokorra
Ordiziako IK4-Lortek zentro teknologikoak
Incorpora Euskadi 2015 saria jaso du La Caixa finantza erakundearen Gizarte Ekintza sailaren eskutik. Sari hau, baztertze arriskuan dauden kolektiboak lan munduan sartzearen alde egiten duten euskal enpresei zuzenduta dago. IK4-Lortek enpresa ordiziarrak, kolektibo horretako 12 langile kontratatu ditu, eta horiek bere lantalde osoaren %30a osatzen dute. Saria ematerakoan, IK4-Lortek enpresak teknologiaren alorrean burutzen duen jarduera eta hezkuntza zentroekin duen hartu-emana ere baloratu ditu La Caixak.
Sari banaketa ekitaldia asteartean egin zen Donostiako Aquariumean. Bertan, Eusko Jaurlaritzako eta La Caixako ordezkariak izan ziren. IK4-Lortek enpresako zuzendari nagusi Jose Antonio Etxarrik jaso zuen saria.