Kortxoenea bizirik! lemapean elkarretaratzea egin dute Beasainen
Beasaingo gaztetxeak deituta, Donostiako Kortxoenea gaztetxearen elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Beasainen, Bideluze plazan. Kortxoenea bizirik! Donostia kapitalaren kultura zioen pankarta izan dute gazteek eskuartean. Atzo eraitsi zuten Gros auzoko Kortxoenea gaztetxea.