XXXI. Odolki lehiaketa egingo da. 1.800 odolki pintxo salduko dituzte. Gaztetxoentzako I. pintxo lehiaketa antolatu dute.
Martin Urkiola, Aitor Aldasoro eta Enkarni Arrieta Odolkiaren egunaren aurkezpenean.
Larunbata egun handia izango da Beasainentzat, 31. odolki eguna ospatuko baita, Odolkiaren kofradiak eta udalak antolaturik. Gernika pasealekuan egingo dute festa goizean goizetik hasita.
Aurten hiru berrikuntza izango dira. Batetik, irabazleari lehenengo aldiz txapela jantziko diote. Bestetik, gaztetxoak odolkia probatzen hasteko pintxo lehiaketa antolatu dute. Eta azkenik, ardoarekin batera, aurten sagardo kupela ere jarriko dute.
Iaz 16 odolkigilek hartu zuten parte lehiaketan eta aurten paretsu ibiliko direla uste du Martin Urkiola Odolkiaren kofradiako lehendakariak. Iaz, Beasaingo Olano harategia izan zen irabazlea.
Egitaraua:
- 10:00. Bertako produktuen azokaren irekiera.
- 10:30. Odolki pintxoen I. lehiaketa.
- 11:30. Odolki dastatzea eta lehiaketa. Odolki pintxoak dastatzeko aukera izango da, ardoarekin eta sagardoarekin.
- 13:00. Odolki lehiaketaren eta pintxo lehiaketaren sari banaketak.
- 15:00. Bazkaria herriko hainbat jatetxetan.