Igandean bukatuko da Errigorako saskia eskatzeko epea
Nafarroa Erriberako euskalgintza laguntzeko Nafarroako hegoaldeko uztaz osatutako saskia eskatzeko epea igandean bukatuko da. 50 euro balio du saskiak eta Goierriko ia herri guztietan egin daitezke eskariak.
Aurtengo diru ekarpena Lodosako eta Vienako ikastolen biziraupenerako, Erriberako AEKrentzako eta D eredua Nafarroa osora hedatzeko egitasmoetarako erabiliko dute.
Banaketa puntuak
- Arama: Herriko ostatua
- Ataun: Troskaeta taberna
- Beasain: Basakana, Antzizar eta Herri Denda
- Ezkio-Itsaso: Udaletxea
- Gabiria: Herriko ostatua
- Idiazabal: Izpar denda
- Itsasondo: Kaxintane Taberna
- Lazkao: Gerriko liburudenda
- Legazpi: Katillu taberna eta Arantxa okindegia
- Legorreta: Olaso taberna
- Mutiloa: Herriko ostatua
- Olaberria: Zezilione taberna
- Ordizia: Goierriko baratza
- Ormaiztegi (zehazteko)
- Segura: Elorripe taberna eta udaletxea
- Urretxu: Motz eta Frontoi tabernak
- Zaldibia: Joxepane taberna
- Zegama: Itzala eta Haizea tabernak
- Zerain: Mandio taberna
- Zumarraga: Saski taberna
- Ampo (Idiazabal)
- CAF (Beasain)
- Indar (Beasain)
- Orkli (Ordizia)
- Irizar (Ormaiztegi)