Bilera datorren ostegunean izango da, 18:30ean, udaletxean. Legazpiarrek Sasieta mankomunitateak jasotako datuak aztertuko dituzte eta ondoren hondakinen sorrera gutxitzeko eta birziklapena bultzatzeko zer egin daitekeen eztabaidatuko dute. Udalak herritar guztiei gonbitea luzatu die.