Elena Ruiz kirol zinegotziak eta Jonathan Loriente Trigoi elkarteko lehendakariak sinatu dute hitzarmena.
Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta Trigoi taldeak, triatloi jardueraren sustapena eta garapena bideratzea adostu dute. Goierri osoko 30 kirolari federatuk osatzen dute Trigoi. Taldearen egitura sendotzeko hainbat egitasmo jarri nahi ditu martxan. Aurten kirolariei arropa berria eskaintzea dute helburuetako bat. Baita teknifikazio ikastaroak antolatzea ere.
Bestalde, Arriarango Mendi Duatloia Arriarango Intxaurpe Elkartearekin batera antolatzen jarraituko dute. Eta beste kirol jarduera batzuk antolatzen ere lankidetza eskainiko du elkarteak.