Zientzia Astea egiten ari dira batxilergoko ikasleak MUren Goierri campusean
Guztira, 140 ikasle inguruk parte hartuko dute. Zientzia eta ingeniaritza ikasleei gerturatzea dute helburu
- Auto lasterketa bidez motorrak ezagutzea. Scalextric maketak erabiliz, autoen makina elektrikoen funtzionamendu oinarriak barneratzea
- Zubi bat eraikitzeko gaitasuna. Mekano piezak erabiliz, zubi egitura desberdinak eraiki dituzte, eta zubian zehar karga berdinak jarriz, horiek sortzen duten deformazioa neurtu dute
- Alderantzizko ingeniaritza. Pieza bat hartu eta 3 dimentsiotako scanerra erabiliz pieza eskaneatzea. Horrela, pieza bat sortu beharrean sortutako pieza batetik abiatu dira ikasleak.