Bandoan iragarri bezala, jaitsi dira aurten ere menditik jentilak, eta juntadizoa egin dute Ataun San Martingo plazan sorginekin eta herriko kristauekin. Jentilak, Torto buru zutela, alde batetik iritsi dira; sorginak bestetik. Kristauak berriz, udaletxe aurrean zeuden zain, alkatea buruan. Alkateak berak egin die harrera, eta dantzariek eskainitako aurreskua ikusi eta gero, guztiak elkarrekin abiatu dira Auzoeta kiroldegi aldera desfilean, eskuetan zuziak zituztela.
Jentilbaratza kultur elkarteak urtero egiten duen Jentilen etorrera ikuskizunak ikusle ugari elkartu ditu iluntze aldera plaza inguruan, baita bi urtetik behin euskal mitologian oinarrituta kiroldegian ondoren egiten duten antzezpenak ere. Aurten, bi emanaldi eskaini dira, Jentilbaratza izeneko tokian aurkitutako urrezko eraztuna ardatz izan dutela.
Hemen Jentilen etorrera antzezpeneko argazki galerira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.