Insausti, ezkerrean, Legazpiko Artzain Egunean Gipuzkoako gazta lehiaketaren laugarren saria jasotzen
Ordiziako Joseba Insaustiren Otatza gaztak ‘Gazta onenarentzako Espainiako elikagaiak’ saria (Alimentos de España al Mejor Queso 2015) jaso berri du estatuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministeritzaren eskutik. Beste sari bat ere eman diote Insaustiren gaztari: ardi gazta ondu onenarena.
Sari hauek, estatu espainiarreko gaztak ezagutzera ematea eta sustatzea dute helburu. Bost ataletan banatzen dira: behi gazta onduak, ardi gazta onduak, ahuntz gazta onduak, esne nahasiarekin egindako gazta onduak eta lizunarekin ondutako gaztak edo gazta urdinak. ‘Gazta onenarentzako Espainiako elikagaiak’ aipamena edo saria (Alimentos de España al Mejor Queso) ere tartean dago.
Insausti artzain eta gaztagile ordiziarrak laugarren saria irabazi zuen Gipuzkoako gazta txapelketan, eta laugarren geratu zen, baita ere, Ordiziako txapelketan.