Jendetza elkartu da Beasainen odolkiaren inguruan. Odolkia dastatu eta erosteko aukeraz gain, lehiaketa ere izan da: 31. Beasaingo odolki lehiaketa. Etxean gelditu da txapela: Olano harategian. Hamargarrenez jaso dute Beasaingo Odolkiaren Errege titulua. Hori bai, aurten lehenengo aldiz jantzi dute txapela. Autengo berrikuntza izan da, 300 euroez eta oroigarriaz gain, txapela janztea.
Bigarren saria ere Beasainen geratu da: Julian harategiko Iñaki Ormazabalentzat izan da; eta hirugarrena, Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Debarentzat. Guztira 19 odolki aurkeztu dira lehiaketa.
Hiru sari banatu dituzte: sormenarena, zapore onenarena eta originaltasunarena.
Odolki pintxo lehiaketa
Beste berrikuntza nagusi bat Beasaingo haurren odolki pintxo lehiaketa izan da. Hiru sari banatu dituzte. Zapore onenarena, La Salleko ikasle taldeak irabazi du; sormenarena Iker Imazentzat izan da eta aurkezpenaren originaltasunaren Julene Ruizentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.