Txurroak egiten ikasiko dute bihar itsasondoarrek
ITSASONDO // Udalaren Kultura Batzordeak txurroak egiteko ikastaro bat prestatu du, biharko, Itsasondon. Jubilatu elkartean da saioa, 17:00etan hasita. Txokolatearekin jango dituzte, gero, prestatutako txurroak. Bestetik, larunbatean makrobiotika sukal...
ITSASONDO // Udalaren Kultura Batzordeak txurroak egiteko ikastaro bat prestatu du, biharko, Itsasondon. Jubilatu elkartean da saioa, 17:00etan hasita. Txokolatearekin jango dituzte, gero, prestatutako txurroak. Bestetik, larunbatean makrobiotika sukaldaritzaren beste saio bat egingo du Garbiñe Etxanizek, Bizi Nahi elkartean bertan, 09:30etik 14:00etara.