
Larunbatean, 20:00etan, The Upper Room gospel bikoteak Azaroan Musika programako hirugarren kontzertua emango du Legazpiko parrokian. Bikote hau Iñaki Miguel piano-jotzaileak eta Mikel San Jose abeslariak osatzen dute. Gospela euskaraz abesten duten bakarrak dira. Hilaren 21ean herriko taldeek joko dute eta 28an Ortzadar abesbatzak abestuko du.