Aitor Etxebestek irabazi du Ikaztegietako lasterketa
Aitor Etxebeste beasaindarrak irabazi du Ikaztegietan jokatu den 25. herri lasterketa. 10 kilometroko ibilbidea 0:33:38ko denboran egin du.
Goierritar gehiagok ere hartu dute parte gaur goizeko lasterketan. Sergio Serrano idiazabaldarrak 8. egin du; Asier Eskisabel beasaindarrak 10.; Koldo Urrestarazu lazkaotarrak 11.; eta Aitor Larrañaga beasaindarrak 12.
Emakumezkoetan, Sonia Reyes beasaindarra laugarrena izan da emakumezko beteranoen mailan.













