Mendizale bat erreskatatu dute gaur goizean Aizkorrin
Sos Deiak-ek jakinarazi duenez,Aizkorri mendian, gaur goizean, 11:00ak aldera, mendizale bat erreskatatu behar izan dute helikopteroz. Ertzainek eta suhiltzaileek hartu dute parte erreskatean. Zumarragako ospitalera eraman dute mendizalea.














