Euskadi-Murias aurkeztu dute, lau goierritarrekin
Goierritarren nortasun nabarmena edukiko du Murias-Euskadi Basque Country txirrindulari taldeak, 2016an. Larunbat goizean egin zuten aurkezpena Diman (Bizkaia), eta hamalau ziklistaren artean Goierrikoak lau dira: lehengo urtetik jarraitzen duten Garik...
Historiako bigarren urtea du Murias Taldeak, eta Continental kategorian jarraituko du —profesionalismoaren hirugarren maila—. Erakundeen babesa izango du, Eusko Jaurlaritzarena.
2016ko sasoia «trantsizio urtea» izango dela iragarri du Jon Odriozola zuzendari oñatiarrak, «jendea eta zaletuak proiektura sartzeko». Murias Taldea «euskal selekzioa» dela defenditu du, «Euskal Herriko txirrindularitzaren erreferentea» izateko sortua. 2017an Continental Profesional mailara igo nahi dute.
Helburua, Itzulian aritzea
Taldeak —kolore berdea du ezaugarri— urtarrilaren bukaeran ekingo dio lehiaketari, Mallorkako proban. 2016an, «etxeko lasterketa» korritu nahi dute, Euskal Herriko Itzulia. UCIren baimen berezia beharko du.













