Aranealde elkartean sei ordenagailu jarri dituzte. La Caixaren laguntza izan du egitasmoak.
Erretiratuen etxean Cibercaixaren gunea inauguratu dute Beasainen.
Beasaingo Aranealde erretiratuen etxean Cibercaixa gela inauguratu dute. Gune teknologiko berria La Caixako gizarte ekimenak babestu du, 13.000 euroko aurrekontuarekin. Sei ordenagailu jarri dituzte bertan, baita funtzio anitzeko inpresora eta pantaila ere.
Pertsona helduen parte hartzea sustatu nahi dute Cibercaixarekin, “boluntariotzaren bidezko euren esperientziari balioa emanez eta gure gizarteko protagonista direla adieraziz”.
Aranealdeko bazkideei teknologia berrien inguruko ikastaroak ematen dizkiete.