Alazne Izagirrek eta Juan Jesus Arozenak irabazi dituzte San Martin eguneko urdaiazpikoak
Gaur eguerdian San Martin eguneko zozketako urdaiazpikoak banatu dituzte. Saridunak Alazne Izagirre (saria Joseba Salaberria bere senarrak jaso du) eta Juan Jesus Arozena izan dira. Sari banaketa ekitaldian San Martingo
Gaur eguerdian San Martin eguneko zozketako urdaiazpikoak banatu dituzte. Saridunak Alazne Izagirre (saria Joseba Salaberria bere senarrak jaso du) eta Juan Jesus Arozena izan dira. Sari banaketa ekitaldian San Martingo bizilagunek eta Hare Haizea elkarteko kideek ere parte hartu dute. Izan ere, zozketa bizilagunek antolatzen dute eta txartelen salmentarekin lortutako dirua (912 euro) Hare Haizea elkarteari eman diote. Elkarte honek sahararren alde lan egiten du eta Goierri garaira etortzen diren haur sahararren familiei emango die dirua, uholdeak txikitutako etxeak konpondu ditzaten.