Autodefentsa ikastaroa egingo dute Seguran
Larunbatean izango da tailerra, eta izen emateko azken eguna gaur da
Larunbatean, Seguran, autodefentsa feminista tailerra egingo dute. Frontoiko gimnasia gelan izango da, 10:00etatik 14:00ak bitartean. Izena emateko azken eguna gaur da, emurgiondo@segura.eus edo 943 80 10 06 telefonoan egin daiteke. Izan ere, azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da, eta horren harira antolatu dute tailerra.













