Kalejira egin dute Secundino Esnaolako musika ikasleek
Igandean da Santa Zezilia eguna —musikarien eguna—, baina Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolak aurreratu egin ditu ospakizunak. Haurrek kalejira egin dute gaur. Musika eskolatik abiatu dira, Urretxutik pasa eta Zumarragako
Igandean da Santa Zezilia eguna —musikarien eguna—, baina Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolak aurreratu egin ditu ospakizunak. Haurrek kalejira egin dute gaur. Musika eskolatik abiatu dira, Urretxutik pasa eta Zumarragako plazan amaitu dute. Txokolate jana eta musika izan dituzte plazan. 50 haur inguruk parte hartu dute.
Asteburuan ekitaldi gehiago izango dira Santa Zeziliaren inguruan:
Larunbata:
11:30. Urretxu eta Zumarragako musika banden eta Iratzarri dultzainarien kalejira.
18:00. Urretxu eta Zumarragako Txistulari Elkarteen, Goiargi abesbatzaren eta trikitilarien kalejira.
18:00-20:00. Areizaga Kalebarren plazan, Secundino Esnaola musika eskolako Big Banda.
Igandea:
12:00. Urretxuko Lizarriturri txistulari elkartearen kalejira.