
Barroko Aire musika jaialdiaren 30. edizioa ari da azkenera iristen. Datorren asteburuan egingo dute azken saioa, Ordiziako Oroith abesbatzak eta Et Incarnatus orkestrak. Horren aurretik ordea, bi saio izango dira gaur, bata Ordizian eta bestea Ataunen.
Ordiziako saioan, Kataluniatik datorren bikote bat ariko da. Josep Ramon Olive baritonoak eta Dani Espasa klabe joleak osatzen dute, eta Back Monteverdi edota Haendel bezalako konpositore ezagunen piezak joko dituzte. Biak ere musikari gazteak izanagatik, esperientzia handia dute, bai musika klasikoaren eta bai barrokoaren arloan. Emanaldia 18:30ean izango da, Ordiziako parrokian.
Candendo, Ataunen
Barroko Aire jaialdiko saiorik gehienak Ordizian egiten badituzte ere, beti gordetzen dute emanaldiren bat Ataungo San Martin elizan egiteko. Aurten, Oscar Candendo arduratuko da bertako organo barroko ezaguna jotzeaz. Emanaldia, eguerdiko 12:00etan izango da.