
SOS Arrazakeriak deituta, beste urtebetez, familien arteko topaketak izan dira gaur. Hain zuzen ere, bertako eta kanpotik etorritako familiak mahaiaren inguruan elkartuz, elkar ezagutzea eta harremanak sortzea dira Bizilagunak-Alboko Familia egitasmoaren helburuak. Aurten, Goierriko hogei familiak hartu du parte hartu gaurko egitasmoan. Europa mailan antolatzen den proiektua da.